gure helburua

Kaixo, gu Koldo Mitxelenako 6B taldea gara eta gure bloga erakustea gustatuko litzaiguke. Blogean gure lanak eta irteerak eskegiko ditugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Asko ikasi eta ondo pasa!!!!

2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

LIERNI LEKUONA TXIRRINDULARI PROFESIONALAREN HITZALDIA

Abenduaren 14ean Lierni Lekuona txirrindulari Lezotarra etorri zen 6. mailako ikasleei hitzalditxo bat ematera. Lehenik berak bere ibilbidea eta bizipena ederki azaldu zituen. Ondoren ikasleek galdera bikainak egin zizkioten eta oso ondo pasa genuen. Eskerrak eman nahi dizkiogu bere denbora eskaintzeagatik, oso lanpetua egon ohi da eta.